Kaixo lagunak!!!
Gaur komentatu nahi dizuet lehengo asteburuan gertatu zitzaidana.
Ni futbol entrenatzilea naiz eta asteburu guztiak bezala nire taldea partidu bat zeukan. hasi zenean partidua ikusi genuan arbitroa nahiko berria zela eta pixka bat galduta zegoela. Dena den nire konportamendua berarekin laguntzarena izan zen eta ezta jokaldi batean ere ez protesta egin nuen. Hala ere, gurasoek partidua ikusten ari ziren, eta lehenengo momentutik protestaka ari ziren, ia-ia iraindu arte. Hori dela eta umeak baita ere hasi ziren izugarri protestaka bere gurasoak horrela ikusi zituztenean. Dena den nik ez nien utzi protestarik egitea.
Hori ikusita, galdera bat jarriko dut hemen guztiak komentatzeko bere aburua; ez al gara konturatzen gure portaera gure umeena aldatzen duela?
Eskerrik asko jarraitzeagatik.
2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea
sarreran nola ipini linka edo esteka
Vimeon hainbat bideo topa daitezke, batzuk oso interesanteak, beste batzuk ez horrenbeste.
Sarrera bideoarekin
Oso ondo geratzen da sarrera.
2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea
Futbola eta baloreak
Kaixo lagunak!
Blog hau hasi berria denez, beharrezkoa iruditu zait zertaz hitz egingo den zehaztea.
Gure gizartea konposatua dagoen moduan, kirola oso aukera ederra da ez bakarrik gure gorputza ondo mantentzeko, baizik eta estresa ekiditzeko eta baloreak lortzeko (esfortzua, laguntasuna, begirunea, zintzotasuna, leialtasuna...). Balore hauek haurtzaroan lortzea oso garrantzitsua da guraso guztietarako eta hemen sartzen da blog honen zeregina.
Honen bitartez gure grina, futbola, eta gure umeen baloreak elkarrekin jarriko dugu artikuluak, bideoak, esperientziak, pasadizoak eta informazioak elkartrukatzen.
Lehenengo post honetan eskematxo bat jarriko dizuet ikusteko futbola zer egiten duen gure gizartean eta gure umeen artean.
Eskerrik asko guztiei, hurrengora arte!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)