Kaixo lagunak!!!
Gaur komentatu nahi dizuet lehengo asteburuan gertatu zitzaidana.
Ni futbol entrenatzilea naiz eta asteburu guztiak bezala nire taldea partidu bat zeukan. hasi zenean partidua ikusi genuan arbitroa nahiko berria zela eta pixka bat galduta zegoela. Dena den nire konportamendua berarekin laguntzarena izan zen eta ezta jokaldi batean ere ez protesta egin nuen. Hala ere, gurasoek partidua ikusten ari ziren, eta lehenengo momentutik protestaka ari ziren, ia-ia iraindu arte. Hori dela eta umeak baita ere hasi ziren izugarri protestaka bere gurasoak horrela ikusi zituztenean. Dena den nik ez nien utzi protestarik egitea.
Hori ikusita, galdera bat jarriko dut hemen guztiak komentatzeko bere aburua; ez al gara konturatzen gure portaera gure umeena aldatzen duela?
Eskerrik asko jarraitzeagatik.