eskola kirola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
eskola kirola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

Autismo, Competir con uno mismo

Kaixo lagunak!!

Gaur bideo oso interesgarri bat eskegiko dut. Informe Robinson Programak bideo interesgarri bat egin zuen autismoa zuten umeekin. Hauek futbolan jolasten zuten. Hemen azaltzen dira haien zailtasunak, baina baita ere haien gogoak futbolean jolasteko.

Mesedez,  hogei minutu badaukazue ikusi, oso polita baita.

Eskerrik asko, hurrengora arte.

2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Zertarako balio du kirola umeetan?

Kaixo berriro ere!!

Gaur dokumentu bat utziko dizuet non agertzen den zertarako balio du kirola umeetan. 10 arrazoi oso garrantzitsuak ikusteko zein inportantea den kirola gure munduan.

Eskerrik asko blog hau jarraitzeagatik.

http://www.abc.es/20120928/familia-vida-sana/abci-diez-razones-correr-201209271642.html

2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAKO PROGRAMA BERRIA

Eskola Kirolaren 2015-2016 denboraldirako programa berria aurkeztu du; programak ia 100 jarduera hartuko ditu. Programaren bidez aukera egongo da era guztietako kirol-praktikak egiteko: errendimendu-kirola, parte hartzeko kirola, hastapen-kirola eta aisialdikoa. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak 2.000.000 euroko inbertsioa egingo du.

HurrengoakAurrekoa

Hainbat jarduera motak osatzen dute Bizkaiko Foru Aldundiaren programa hau: lehiaketa-jarduerak, hastapen-jarduerak, aisialdikoak eta teknifikazioa. Guztira, 54 lehiaketa-jarduera, 34 hastapen-jarduera eta aisialdiko jarduera eta 9 teknifikazio-jarduera. 
2015-2016 ikasturte honetan, aurreko urteko jarduerak mantentzen dira, eta, horiez gainera, hauek gehituko dira:
  • Kirol egokituko 3 eskola berri.
  • Patinajean hasteko ikastaroak (roller street eta free style).
  • Zesta-punta D modalitatean inskribatutako eskola-umeentzako lehiaketa.
  • 7/9ko futbolean parte hartzeko aukera dago emakumezkoen haurren kategorian.
Lorea Bilbao Diputatuaren hitzetan gaur, programa barritua aurkezteko alkartu gara. Parte hartzen daben guztien beharrizanetara eta gustuetara ahalik eta ondoen egokitzeko barritu dogu. Eguneratu egin doguz eskainitako jarduerak eta izena emoteko prozesua hobetu eta erraztu dogu, erakundeen lana errazteko.

 Heziki

Heziki kirol-jarduera nabarmendu behar da; jarduera hau lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako umeentzat da. Heziki barruko zein kanpoko profesionalen, erakundeen eta elkarteen lanaren emaitza da; haien artean, kirol-jarduera bat diseinatu dute benjaminaurrekoentzat.
Pasa den ikasturtean estreinatu zen ekimena, eta arrakasta handia lortu zuen: 1245 umek parte hartu zuten jardueran. Denboraldi honetan espero dugu parte-hartzea areagotzea.

 Nabarmendu beharreko datuak

Eskaintzen diren 100 jarduera horietarako, Bizkaiko Foru Aldundiak hitzarmen batzuk sinatu ditu kirol-federazioekin. Horretarako, 1.200.000 euro bideratu ditu Aldundiak.
Joan den ikasturtean, 2830 pertsona gehiagok (% 8,29) hartu zuten parte eskainitako lehiaketa-jardueretan.
Bestalde, plaza kopuru handiagoa egongo da Eskola Kiroleko monitoreak prestatzeko.
2016ko urtarril-otsailean, 3k programa jarriko da Bizkaiko kirol-erakunde guztien eskura, doan: programa kirol-erakundeen kudeaketa hobetzeko da, eta Euskalitekin batera egiten da (kudeaketa aurreratua sustatzen duen euskal fundazioa).

 Eskola Kirola programaren helburua

Urterik urte berrikusi eta hobetzen da programa, parte-hartzaile guztien beharrizan eta guztietara ahalik eta ondoen egokitzeko. Betiere, helburu hau garbi izanda: BIZKAIKO ESKOLA-UMEEN ARTEAN KIROLA EGITEKO OHITURA OSASUNGARRIA SORTZEA.